XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Testua: nobela baten erauzpena.

Ziur aski hau atseginagatik irakurriko litzateke, nahiko erritmo lasterrean.

Testu luzeen irakurketa azkar samar honi, irakurketa estentsiboa esaten zaio.

Nahiz eta liburu hau, batez ere, irakurketa intentsiboan zentratu, irakurketa estentsiboa garrantzitsua da hizkuntz ikasleentzat eta testu luzeen erabilpena (nobelak, edo irakurgai errazak) 94. orrialdean ikusten da.

Bada liburu bat, Using graded readers (Hedge, 1984), gai hau orokorki tratatzen duena.

6. testua: egunkariko artikulua.

Hemen irakurleak izenburua irakur lezake gainetik eta, beharbada, interesagatik artikulua modu estentsibo batez.

Halere, irakurlearen auzoari dagokion zerbaiti buruzkoa bada, ziur aski intentsiboki irakurriko du, xehetasun guztiak harrapatzeko.

Ariketa honetatik atera daitekeen ondoriorik nagusiena irakurtzeko modu desberdinak daudela da, eta ez testuagatik, irakurtzeko arrazoinengatik baizik.

Irakurle trebea bere irakurtzeko modua bere asmoei egokitzen dakiena da, eta ez du dena astiro eta intentsiboki irakurtzen.

Hizkuntza arrotza ikasten ari denaren asmoa, xede-hizkuntzan irakurtzerakoan, beharbada ez da informazioa, interesa edo atsegina, xede-hizkuntza ikastea baizik.

Orduan, irakurtzeko modurik egokiena irakurketa mantso eta intentsiboa dela pentsa dezake, hitzik ez galtzearren.

Izan ere, testuak beretzat zaila gertatzen den hizkuntza badakar, hau izango litzateke testutik nahi duena ateratzen lagunduko dion bide bakarra.

Hizkuntza ikasteko nahiz praktikatzeko irakurtzea, arrazoin egokia da eta liburu honetan aztertu egingo da.

Testu idatziak oso egokiak gertatzen dira asmo honetarako, iraunkorrak bait dira, hizketaldiak ez diren bezala.

Ikasleak bere denbora librean, bere erritmoan eta bere kasa azter litzake.

Halere, irakurlea irakurketa mantso eta intentsibo batetara mugatzeak ez du, asmo desberdinen arabera, irakurketa modua egokitzen dakien irakurle trebea bihurtuko.

Hizkuntza ikasteak ez luke berez helburu bat izan beharrik, azken xedea hizkuntza modu egokian erabiltzeko gai izatea bait da.

Irakurketan flexibilitate hori lortzea, hizkuntza modu egokian erabiltzeko era bat da.

Beraz, garrantzitsua da ikasleei irakurketa estilo desberdinetan praktikak egin araztea.

Hau ez da ikasleei gainetikako irakurketa bat egiteko, intentsiboki irakurtzeko, etab. esanaz lortzen, baizik eta estilo hauek eragiten dituzten atazak ipiniz.

Atazek ikasleari helburu bat ematen diote eta, ikaslearen hizkuntza egokia izanik, estiloa praktikatzen eta garatzen laguntzen diote.

2. kapituluaren bukaeran dagoen kasuaren azterketak, honek, egoera jakin batzutan nola funtzionatzen duenaren ideia ematen digu.